Kopla zaharrak urteari agur esateko

gabonetakoargiakOhikoa denez, eta “urteari behar den bezala bukera emateko”  Ereintza Elkarteko eta Xenpelar Bertso Eskolako kideak kopla kantari ariko dira, gaur, hilak 31, herriko hainbat tabernatan.

Parte-hartzaileak Ereintzak Juan de Olazabal kalean duen egoitzan elkartuko dira 17:45ean entsegua egiteko eta bertatik abiatuko dira 18:15ean ondorengo ibilbidea egiteko: Desira, Zuketz, Gailur, Leku Zaharra, Mikelazulo, Irrintzi, Arkaitza, Onena eta Maite tabernak. Amaiera, Udaletxeko arkupetan izango da 20:45ean.

Antolatzaileek parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete herritarrei eta eurekin batera, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Errenteriako Ereintza Elkarteko Txistulariak, Nerea Vesga trikitilaria eta Harkaitz Oiartzabal eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ibiliko direla jakinarazi dute.