Udaletik jakinarazi dutenez, hainbat elkartek eta eragilek Trintxerpeko etxeen suteak kaltetutako bizilagunei elkartasuna adierazteko ekitaldiak antolatzearen nahi agertu dute. Eskari horri erantzuna emateko eta eragile zein norbanakoekin ekimen bateratu eta koordinatu bat prestatzeko asmoz, bilera baterako deialdia egin nahi dio Udalak interesa duen herritar orori. Datorren asteartean izango da hori, hilak 14, Merkatuzarreko balioanitz gelan arratsaldeko 20:00etan.