Errenteriako Udalak jakinarazi du, 2014ko TAO txartelak berritzeko epea urtarrilaren 13an hasi eta otsailaren 8an amaituko dela.
Kudeaketa hori astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 19:30era egin ahal izango dute egoiliarrek. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Horretarako, interesdunak Vinci Parkek Irun kaleko 8. zenbakian duen bulegora bertaratu beharko dira eta nahitaez aurkeztu beharko dituzte NAN agiria (jatorrizko agiria edo fotokopia eguneratua) eta jatorrizko zirkulazio-baimen agiria.