Urtarrilaren 20an amaituko da inauterietarako diru-laguntzak eskatzeko epea

inauteriakIrune Balentziaga Kultura zinegotziak jakinarazi nahi du Errenterian 2014ko Inauteriak direla-eta burutuko diren kultura jardueretarako diru-laguntzak emateko epea urtarrilaren 20an amaituko dela.

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, eta bertan izango da diru-laguntza tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

Halaber, interesdunek ondorengo esteketan deskargatu ahal izango dituzte eskaera orriak:

Inauteri jardueretarako dirulaguntza eskaera. Elkarteak

Inauteri jardueretarako dirulaguntza eskaera. Konpartsak