7.454 familiak eman dute izena materia organikoa gaika biltzeko

Maiatzaren 29ko datuak kontuan hartuta, 7.454 familiak eman dute izena materia organikoa edukiontzi marroiaren bidez jasotzeko kanpainan. Interesdunek oraindik izena eman dezakete asmo horrekin zabalik dagoen Udaletxeko bulego iraunkorrean. Dena den, bulegoak ordutegia aldatu du, honakoa da berria: Ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik 10:00ak eta 14:00ak bitartean.

 

EkoaktiboaBertikalaRGB

 

5. edukiontziaren erabilera-kanpaina

Edukiontzi marroian, etxeko sukaldeko materia organiko guztia bota daiteke, bai kuzinatua zein gordina, animalia edo landare jatorrikoa. Errenteriako Udalak hiritarrak animatzen ditu marroi koloreko edukiontzi honen bitartez hondakin organikoa birziklatzera, zabortegira bideratu ordez, konpost edo ongarri bihurtzeko.

  • Nola parte hartu?

Nahi duenak erabili ahal izango du 5. edukiontzia, baina txartel elektronikoa eskuratu beharko da zabaldu ahal izateko.

  1. Izena eman Udaletxeko bulego iraunkorrean
  2. Jaso biohondakina birziklatzeko beharrezko materiala
  3. Prestatu txoko bat organikoaren gaikako bilketarako
  4. Eraman biohondakina kaleko edukiontzi marroira

 

  • Biohondakina sailkatzeko materiala

Etxeko hondakin organikoak gaika jasotzeko, honako baliabideak jarri ditu Udalak hiritarren eskura:

1. Birziklapen-gida

2. Kubotxo marroia

3. Poltsa konpostagarriak

4.Txipadun txartela

 

Hondakinen inguruko informazio gehiago hemen klik eginda