KZgunea irailean: ordutegia eta ikastaroak

KZguneaIrailarekin batera ikastaro ugari jarriko ditu martxan Errenteriako KZguneak. Interneten nabegatzea eta teknologia berrietan hezitzea nahi duen herritar orok zentroa, goizez 9.00etatik 13.00era goizez eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara aurkituko du zabalik eta jarraian zerredatzen direnak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak:

  • Oinarrizko Internet

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. KZgunea Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz hornituta dago.

– Gazteleraz

– 30 ordu

  1. Aukera bat goizez: 2015.09.02tik 22ra, 11:00etatik 13.00era
  2. Beste aukera arratsaldez: 2015.09.07tik 25era, 16:00etatik 18.00etara

 

  • Ofimatika munduan sar zaitez

Software librearen baldintzak, baimen motak, abantailak eta desabantailak…

– Gazteleraz

– 30 ordu

  1. Aukera bat goizez: 2015.09.17tik 30era, 09.00etatik 11.00etara
  2. Beste aukera arratsaldez 2015.09.17tik 30era, 18.00etatik 20.00etara

 

  • Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak (Urruneko formazioa)

– Gazteleraz

– 2 aste

– 2015.09.07tik 16ra

 

  • Argazki ukitua GIMP erabiliz (Urruneko formazioa)

– Gazteleraz

– 2 aste

– 2015.09.07tik 2015.10.07ra

 

  • Facebook (Urruneko formazioa)

– Gazteleraz

– 2 aste

– 2015.09.07tik 16ra

 

  • Twitter (Urruneko formazioa)

– Gazteleraz

– 2 aste

– 2015.09.21tik 30era

Interesa duenak euren egoitzara gerturatu daiteke (Olibet 6.zenbakia), tutor.errenteria@kzgunea.net helbidera idatzi edo 943 023 642 telefonora deitu.