Hasi da 2016ko Eskola Igeriketa kanpaina

igeriketa kanpainaErrenteriako Kirol Patronatuak datorren astelehenean Eskola Igeriketa kanpainaren edizio berri bat jarriko du martxan. Kanpaina 2016ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, hogeina eguneko iraupena izango duten hiru txanda desberdinetan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 400 haur baino gehiagok parte hartuko dute. Kanpainaren helburua igerian ikasi eta hobetzea da, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.iger

Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo da.

Udalak jakinarazi du kanpaina hau %70ean finantzatu duela gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak, berriz, %30ean. Hori dela eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarriko.