Igandean Extremadurako ogi-apurren eguna ospatuko da

migasIgande honetan, urtarrilaren 24a, ospatuko dute eguna Gamon Zumardian. Badira urteak Errenteriako Monfrague kultur elkarteak antolatutako egun hau ospatzen dela, eta elkarteko kideen esanetan “arrakasta handia” izan ohi du. Ekitaldi gastronomikoa 09:00etan hasiko da eta 15:00ak arte luzatuko da.

Gerturatzen direnek Extremadurako ogi-apurrak dastatzeaz gain, bertako produktu tipikoak ere jan ahal izango dituzte. Hala nola, txorizoa, gazta, gozoak eta ardoa. Eguna Extremadurako musika tradizionalarekin girotuta egongo da. Jose Angel Sanchez elkarteko presidenteak herritar denak animatu nahi ditu igandean Zumardira gerturatu eta bertako jakiak dastatzera.

Ohiko Batzar Orokorra

Era berean, Monfrague elkarteak aditzera eman du pasa den urtarrilaren 17an Ohiko Batzar Orokorra egin zutela. Bertan urteko kontuak onartu eta zuzendaritza batzordea berritu zen. Jose Angel Sanchezek presidente izaten jarraituko duela azaldu dute.