Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, saioak larubatetik ostegunera

Beraun_liburutegia5Apirilaren 2a Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, zenbait jarduera interesgarri antolatu dira hurrengo zazpi egunetan zehar. Errenteriako Udal Bibliotekak bat egiten du data esanguratsu honekin Bizarain Ikastolako liburutegian (Beraunen)  haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerak martxan jarriz. 3 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat prestatu da egitaraua eta baita haien gurasoentzat ere. Honakoa da egitaraua:

  • Apirilak 4. Irakurketa Kluba. Lur Kortaren eskutik. 1. saioa: 17:30. 3-5 urte arteko haur eta gurasoentzat.
  • Apirilak 5. Irakurketa Klubak. Lur Kortaren eskutik. 1. saioa: 17:30. 6-8 urte arteko haur eta gurasoentzat.
  • Apirilak 6. Irakurketa partekatua. Irene Soteloren eskutik. 1. saioa: 17:30. 9-11 urte arteko gazteentzat.
  • Apirilak 7. 17:30. Liburu aurkezpena: “Extremadurako herri-ipuinak marrazkiekin”, José Ángel Sánchez Gallardo idazlearekin.

Saio guztietan izena eman behar da, apirilaren 7an izan ezik (sarrera libre).

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (Gazte Libururako Nazioarteko Erakundea) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.