Urdaburuk mendi irteera prestatu du apirilaren 9rako

Irailean 4.etapa egin zuten
Irailean 4.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren apirilak 9an, larunbatean, Gipuzkoako biraren 8. etapa egingo du. Arrasateko Gesalibar auzotik (Santa Ageda) Leintz Gatzagara bitarteko ibilbidea izango da. Ibilbidean zehar Murugain (776) eta Durakogain (812) mendiak igoko dituzte. Ibilaldiak 19 kilometroko luzera izango du eta 800 metroko desnibela. 6 ordu inguruko iraupena kalkulatzen dute antolatzaileek.

Autobusa Errenteriatik irtengo da 07:30ean Zumardiko autobus geltokitik eta 07:45ean Aritzetan (Donostian) geratuko da.

Txangorako izena emateko bi bide daude. Urdaburu Mendizale Elkartera joatea Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakira, edo 943-527879 telefonora deitzea astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean.

Bestalde, datorren ostegunean, apirilak 7an arratsaldeko 20:00etan, Urdaburu elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23) Tiburcio Alzualdek diapositiba proiekzioa eskainiko du. Gaia: “Ostegunetan mendira”. Horretaz gain proiekzioarekin zerikusia duen argazki erakusketa ikusgai dute ikusgai astearte eta ostegunetan 19.00tatik 21.30tara.