‘Todo comenzó con esa maldita guerra’ liburuaren aurkezpena, asteazkenean

todo comenzó con ese maldito libro‘Todo comenzó con esa maldita guerra’ izeneko liburua aurkeztuko da apirilaren 6an Xenpelar aretoan (Magdalena kalea, 32). Oarsoaldeko Talde Errepublikarrak eta Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatu du ekitaldi hau, Udalaren babesarekin. Vladimir Merinok idatzi du liburua eta prentsaurrekoan esandakoaren arabera autorea bera izango da aurkezpenean. Luis R. Azpiolea kazetariak egingo ditu aurkezle lanak.

Liburuaren protagonista Errenteriako neskatxa bat da zeina Sobiet Batasunera ihes egin beharrean topatzen den, bere sendia atzean utziz. 19 urte beranduago Errenteriara itzuliko da, bost urteko haur batekin. Sentimenduz betetako narrazioa da liburu honetakoa. Urte luzetan zehar egoera dramatikoei aurre egiteko indarra duen emakume baten istorioa kontatzen du, beti bere herrira itzultzeko gogoa presente izan duena. Neurri handi batean, autorearen beraren amaren erretratua osatzen du liburuak.