Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia zabalik

udala_logoaMadalenatako laguntzaileak hautatzeko deialdia argitaratu da. Jaietan lan egin nahi dutenek Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskabideak NAN, titulu akademiko eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera ekainaren 20a baino lehen. Honakoak dira laguntzaile izateko baldintzak:

  • 18 urte beteai izatea kontratuaren hasierako datan.
  • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.
  • Eskola ziurtagiria edo eta maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea.
  • Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea.
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzea galeraziko lukeen eritasunik edo tatxa fisikorik ez izatea.
  • Legegezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea.
  • Diziplinazko espedientea dela medioa lanetik banandua ez izana.

Ekainaren 27an eging oda zozketa. Errenterian erroldatuta daudenek (3 hilabetez, gutxienez) lehentasuna izango dute. Euskara maila egiaztatzen ez dutenek hizkuntza-probak egin beharko dituzte (uztailaren 4ean edo 5ean ziurrenik).