Errenteriako bi artistak sari bereziak sortu dituzte Emakumeen Euskal Birarako

Lander Urkia eta Mikel Ugartemendia artista errenteriarrek modu berezi batean parte hartu nahi izan dute hemen bukatuko den XXX Emakumeen Euskal Biran eta aparteko sari bana sortu dute horregatik.

Lander Urkiak sortutako saria etxera zeinek eramango duen Biraren azken egunean erabakiko da. Egun guztien balorazio bat egin ondoren gertaera esanguratsuena hautatuko da eta hura egin edo jasan duen txirrindularia izango da sariaren irabazlea.

Saria_Lander_Urkia
Lander Urkiak sortutako saria

Bestalde, Mikel Ugartemendia artista eta txirrindulari-ohiak ondorengo sari hau sortu du borondatez. Lan honen ezaugarri originalena imanen bidez mantentzen dela da. Sari hau proban azkena gelditzen den txirrindulariak eramango du, keinu moduko bat da, Mikel azkena gelditu baitzen Espainiako itzulian parte hartu zuenean.

Saria_Mikel_Ugartemendia
Mikel Ugartemendiak sortutako saria