Erromeria Eguna ospatuko da larunbatean

Erromeria egunaren aurkezpena 2017Erromeria Eguna egingo da larunbatean Errenterian. Ereintza Dantza Taldeak hemeretzigarrenez antolatu du dantzazalen ezinbesteko bilkura hau. Madalenak jaiak gainean direla, ohikoa bihurtu da jai hau herritarrentzat eta baita beste herrietatik etorritako dantzazaleentzat.

Honako hau izango da egitaraua:

10:45: Diana herriko kaleetan
11:00: Bola joko txapelketa Foru Plazan
11:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena Plazan
12:00: Kalez kale. Aiko taldearen dantza poteoa eta musikari eta dantzariak herriko kaleetan
14:30 Herri bazkaria Koldo Mitxelena Plazan
18:00: Erromeria Zumardian. Bertsolari sarrera, Xabi Solano eta Jonmari, Enara eta Zuriñe eta Patxi Perez.

Herri bazkarian 400 pertsona inguru bilduko dira eta sarrerak Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetika zentroan daude salgai, 15 euroan helduentzat, eta 10 euroan haurrentzat.

Antolatzaileek egun horretako protagonistak herritarrak direla azpimarratu dute, eta, beraz, kalera atera eta eguneko ekintzetan parte hartzera animatzen dituzte.

Igandean, Errenteria Dantzan

Bestalde, urtero bezala, Errenteria Dantzan ospatuko da igandean. Bertan, Ereintza dantza taldeak urtean zehar landutakoa erakutsiko du. Gainera, Ekuadorreko Tungurahua talde folklorikoak ere parte hartuko du aurten. Jaialdia 18:30ean hasiko da Zumardian, baina 18:00etatik aurrera desfile bat egongo da herriko kaleetan zehar datorrena iragartzeko.