Salvamento Maritimoren proiektuko bigarren taldea lanean ari da Mediterraneoan

Solidarioa 2017-10-11 | 0

ARGAZKIA1Errenteriako Udalak aurtengo uztailean 3.000 euroko ekarpena egin zion Salvamento Maritimo erakundeari Mediterraneoa gurutzatzen duten pertsonei laguntza eskaintzeko proiektuan. Larrialdi humanitarioko egoerei aurre egiteko dirulaguntza hori dela-eta, jada, Maydayterraneo-Aita Mari misioa hasia da Maltako portuan. Proiektua osatzen duten 3 Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeetako boluntarioek osatzen dute tripulazioa: Salvamento Marítimo Humanitario, Proem AID eta Lifeline. Irailaren 30ean abiatu zen lehen taldea. Egun, Maltako portutik abiatuta, bigarren taldea, itsasoan erreskate lanak egiten ari da; 15 lagunek eratutako taldea da.

Bilaketa eta salbamendu eremuan jada 315 lagun erreskatatu dituzte Libiako kostaldearen aurrean, erakunde horiek jakinarazi dutenez. Hilabete askotan egindako lanaren eta diru bilketaren ostean, iritsi dira itsasora erreskate lanak egitera. Ondorioz, erakundeak oso eskertua dagoela adierazi du jasotako ekarpen eta laguntzagatik.

Hori dela-eta ere, aurtengo neguan, herrira etortzeko asmoa dute itsasoa gurutzatzen duten pertsonen egoera eta haien erreskate lanak kontatu eta hurbiltzeko.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna