Astemek, Katukok eta Oilarqueenek emango diote hasiera ofizioen inauteriari

Ostegunean, hilak 8, Azeri dantzak emango die hasiera Errenteriako inauteri egunei eta aurtengoan ere, Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak gehituko zaizkio ekitaldiari. Izan ere, eurak izango dira mozorroen festaren pregoia udaletxeko balkoitik eskainiko dutenak. Beraiekin batera, jakina, Sardina-zaharra ere izango da.

Jose Mari Carrerek sortu zuen Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaien istorioa. Horretatik abiatuta, Idoia Beratarbidek egin zituen irudiak. Abestia ere konposatu zuten: Xabier Vesgak egin zuen doinuaren moldaketa eta Aitor Albisturrek letra. Grabazioan, Vesgak berak eta Olatz Oliverik jarri zuten ahotsa.

Festa giroa hasietaratik bizitzeko, inauteri batzordeak dei egin nahi die herritarrei, ostegunean, 20:00etan Herriko Plazara gerturatzera.

Tabernen arteko mozorro lehiaketa

Bestetik, ostegunean bertan ekingo zaio tabernen arteko mozorro lehiaketari. Ondorengoak dira parte hartuko dutenak:

  • Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza)
  • Landare (Maria de Lezo, 3)
  • Zuzen (Tulle, 2)
  • Sindikato (Madalena, 38)
  • Egiburu (Egiburuberri poligonoa)
  • Gamon 14 (Zumardia)
  • Aker (Maria de Lezo, 1)
  • Kerala (Zumardia)
  • Zuketz (Koldo Mitxelena plaza)

Hauen artean, arte ederretan aditu talde batek aukeratuko du taberna irabazlea. Irabazleari, 2019ko inauterietan, bere taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (700 €).

Gainera, herritarrek, bozketa bidez aukeratu ahalko dute beren gustukoena eta irabazleari 2019ko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (300 €).

Botoa Herri bizia udal komunikabidean prestatuko den gunean eman ahal izango da: http://herribizia.errenteria.eus/inauteriak

Bozketa otsailaren 8an hasiko da eta hilaren 13an amaituko da.

 

Hemen, Asteme, Oilarqueen eta Katukoren ipuina eta abestia:

 

Asteme Oilarqueen eta Katukoren bidaia