Delta hegala eta parapente jardunaldiak gaurtik larunbatera Txintxarri elkartean

Delta hegala eta parapente jardunaldiak antolatu ditu bigarren aldiz Txintxarri elkarteak, gaur martxoaren 13an , 15ean eta 17an.

Kirol mota hori egiteko, espazio irekiak behar izaten ditu gizakiak, mendia gehienetan.

Jendearengandik urrun xamar gertatzen diren aktibitate hauek hirira ekartzeko asmoa dute jardunaldien antolatzaileek, herritarrek ikus ditzaten eta, bide batez, kontaktua ahalbidetzeko. Era berean, nahi izanez gero, ikasteko aukerei ere bide emango diete.

Aurtengo jardunaldietan, hitzaldiak baino, bideo emanaldiak eskainiko dituzte. Bideo horiek
kokapen desberdinetan eginak dira: Euskal kostako parapenteen hegaldiak,  Belagoakoak, Arangoitikoa edo Lanzarotekoa. Emanaldiaren ondoren solasaldirako gonbidatuak izango dituzte (Iosu eta Gari).

Bigarren bideo emanaldia Patxiku Quintanarekin izango da: eskolako hegaldiak, aurreneko hegaldiak izango dira. Kasu horretan ere bideo emanaldiaren ondoren solasaldia izango dute, izan ere, galdera asko sor litezke gaiaren inguruan eta guztiak argitzeko aukera ederra izan daiteke.

Jardunaldiak bukatzeko Errenteriako Lehendakari Agirre plazan delta eta parapente desberdinen
erakusketa izango da martxoaren 17an goizean, bertatik bertara ikusi ahal izateko. Bertan
ikusi ahal izango dira, aurreneko hegalak-parapenteak: eskoletako hegalak, berriagoak, azkenengoak, batzuk motordunak eta abar…

Egitaraua

  • Martxoak 13
    • Bideo emanaldia-solasaldia: Bideo hegaldi desberdinak: Kostaldeko hegaldia, Lanzarote, Belagua, Arangoiti..
      (Iosu eta gari), 19:00etan, Txintxarri elkartean.
  • Martxoak 15
    • Delta hegala -parapentea-paramotorra, eskola hegaldiak, Patxi Quintanarekin (www.ametsaescuela.com), 19:00etan, Txintxarri elkartean.
  • Martxoak 17
    • Erakusketa kalean: deltak, parapenteak materialak, paramotorrak….., Agirre Lehendakariaren plazan, 11:00-14:00.