Zabalik da Madalenetarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea

Errenteriako Udaleko Kultura sailak XXXIV. Kartel Lehiaketa deitu du, aurtengoan lehenengo on-line lehiaketa, Madalenak 2018 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.

Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek, JPG formatuan.

Lanak aurkezteko epea maitzaren 11n amaituko da eta epaia maiatzaren 31n jakinaraziko dute jendaurrean. Irabazleak 850 euro garbi jasoko ditu.

Herri saria

Herritarrek ere izango dute euren gustukoenari bozka emateko aukera. Horretarako, jasotako lan guztien artean, gehienez ere 50 lan aukeratuko dituzte epaimahaikideek eta Xenpelar Etxean jarriko dituzte ikusgai. Bertaratzen denak botoa emateko aukera izango du maiatzaren 25etik 30era. Boto gehien jasotzen duen lanaren egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasiko ditu sari gisa.