Adierazpen askatasunari buruzko bi mahai inguruk osatuko dute ‘Preso politikoak gaur egungo Espainian’ erakusketa

ADN | Kultura | Solidarioa 2018-05-15 | 0

Santiago Sierraren Preso politikoak gaur egungo Espainian erakusketa adierazpen askatasunari buruzko bi mahai inguruk osatuko dute. Bertan Garbiñe Biurrunek, Martxelo Otamendik, Mariano Ferrerrek, Dani Álvarezez y Lourdes Perezek parte hartuko dute.

Maiatzak 17, osteguna, 19:30etan, Garbiñe Biurrunen (Epailea) eta Martxelo Otamendiren (kazetaria) parte hartzearekin. Reina Aretoan.

Maiatzak 21, astelehena, 19:30etan, Mariano Ferrerren (kazetaria), Dani Álvarezen (kazetaria) eta Lourdes Perezen (kazetaria) partaidetzarekin. Reina Aretoan.

Errenteriako Reina aretoan ikus daitekeen Preso politikoak gaur egungo Espainian, Madrilgo nazioarteko arte azoka den ARCOren 37. edizioan egin zen ezagun, feriaren arduradunek kentzea erabaki zutenean. ARCOren zuzendariak berak, Carlos Urrozek, desegokitzat jo zuen. Lana kentzeak ezinegon handia eragin zuen eta adierazpen askatasunari buruzko polemika sortu. Duela gutxi Lleidan egon da ikusgai, eta jende asko hurbildu da ikustera.

Adierazpen askatasunaren defentsa

Udalak adierazpen askatasunaren aldeko jarrera azaldu nahi izan du artelan hau ekarriz.

Artelanak, besteak beste, honako hauen argazkiak biltzen ditu: politikari katalanak, Solidari@s talde ekologistako kideak, La bruja y Don Cristobal lanarengatik atxilotu eta epaitu zituzten titiriteroak, Egin egunkariko zuzendariak eta Altsasu eta Errenteriako gazteak.

Errenteriako Udalak ulertzen du lanaren edukiak jarrera kontrajarriak eragin ditzakeela, batzuk aldekoak eta beste batzuk kontrakoak. Baina adierazi du zalantzarik gabe adierazpen askatasuna edozein gizarte demokratikoren zutabeetako bat dela. Eta, zentzu horretan, artelan bat zirkuituetatik desagerraraztea, deserosoa izan daitekeelakoan, demokrazia bera ahultzen du eta printzipio demokratiko honen aurka doa.

Hori dela eta, Udalak erabaki du artelan hau erakustea , adierazpen askatasunaren defentsa argia eginez.

Horretaz gain, esan behar da artelan honetan laster Auzitegi Nazionalean epaituta izango diren Errenteriako gazteetako batena da eta. Zentzu horretan, bere garaian herriko alkateek, Xabin Olaizolak, Adrián Lópezez, Juan Carlos Meriniok eta Julen Mendozak, baterako adierazpen bat egin zuten Iruñean “gertatutako indarkeria-egintzak eta txikizioak” gaitzetsiz, baina “arauak interpretatu behar direla aplikatu behar diren garaiko gizarte-errealitateari lotuta” kontsideratuz. Beraz, “gertatutakoa jurisdikzio arruntak ikertu eta epaitzea” eskatu zuten adierazpen horretan.

Erakusketaren ordutegia

Erakusketaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:30era; azkenik, igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 26ra arte.

No comments yet.

Utzi erantzuna