Hondakinen birziklapenari buruzko informazio-kanpaina azken txanpan sartu da

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-05-23 | 0

Hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko RSU Egitasmoari amaiera emateko, maiatzaren 20tik 29ra bitartean Errenteriako auzoetan zehar, behar berezia agertu duten edukiontzi-puntuetan ingurumen-hezitzaileak herritarrak hondakinei buruz informatzen eta sentsibilizatzen aritu dira.

Honekin batera, maiatzaren 28an, astelehenero egiten den Gamon Zumardiko merkatu txikian, hondakinen sorkuntzaren murrizpena sustatzeko helburuarekin, mahai informatiboa jarriko da herritarrak informatu, aholku praktikoak eman eta ontzi berrerabilgarriak banatuz.

Herritarrek hondakinen inguruko edozein zalantza izanez gero, errepasoko puntu hauetatik zein Zumardiko informazio-mahaira gerturatzera gonbidatzen ditugu.

Orain arte honako puntuetan egin da errepasoa:

Fdez. Landa plaza, Agustinak auzoa, Olibet 2, Fanderia 17, Aiako Harria kalea, Aralar plaza, Pontika-Rotonda Rioja, Igantzi eta Urbia plaza.

Eta honako puntu hauetan egingo dute errepasoa egunotan:

Maiatzak 23: Beraun kalea-Luis Mariano plaza eta Jose Mª Usandizaga (arratsaldez).

Maiatzak 24-25: Sorgintxulo 3, Basanoaga kalea eta Esnabide, 2 (arratsaldez).

Maiatzak 28-29: Amasa kalea eta Donostia kalea (goizez).

No comments yet.

Utzi erantzuna