Musikak eta dantzak girotuko dute San Juan bezperako iluntzea

Herriko zenbait taldek San Juan bezpezako iluntzea girotuko duten emanaldiak antolatu dituzte:

19:00: San Juan bezperako aurreskua: Errenteria Musikaleko ikasleek Txistulari Taldearekin batera eskainiko duen saioa. Herriko plazan.

21:30: Ereintzako txistularien kalejira: San Juan bezpera dela-eta, Ereintzako txistulariek erdiguneko kaleak girotuko dituzte. Erdiguneko kaleetan zehar.

22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko gure arbasoek egiten zuten errito paganoa, Iraultza dantza taldearen eskutik. Herriko plazan.

22:15: Soka-dantza: San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza eskainiko dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan.

Gainera, aurten egun horretan, ekainaren 23an, izango da Zikiro eguna, Lehendakari Agirre plazan, eta asteburu osoan zehar Fanderia eta Galtzarabordako jaiak ospatuko dira.