Bihartik aurrera neguko ordutegian jardungo dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan eta Kultura Sailean.
ZU! Zure Udala arreta zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara egongo da irekita, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 07:30etik 20:00etara.
Bestalde, kulturako bulegoak 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak astelehenetik ostiralera.