Euskaraldia antolatzeko bilera egin zuten atzo Errenterian

Euskara 2018-10-11 | 0

40 pertsona inguru bildu ziren atzo Merkatuzarren gero eta hurbilago dagoen Euskaraldia antolatzeko.

Besteak beste, azaroaren 7, 14 eta 22an Xenpelar Etxean parte hartzaileentzako formazio saioak egingo direla azaldu zuten, eta txapak bertan jaso ahal izango direla. Halere, han jasotzerik ez dutenek aukera izango dute Lau Haizetaran edo Udaletxean jasotzeko.

Horretaz gain, 11 egun horietan (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) zer egingo den eztabaidatu zen.

Izen-emateak, zabalik

Euskaraldian parte hartzeko izen-emateak zabalik daude. Errenterian, Udaletxean, Lau Haizetaran eta liburutegian eman daiteke izena, baita ikastetxe batzuetan ere, eta Euskaraldiaren web orrian.

No comments yet.

Utzi erantzuna