Bigarren urtez “Kale Gorrian” ekimenean parte hartu du Errenteriako Udalak kalean bizi den jende kopurua jakiteko

Errenteriako Udalak bultzatuta, bigarren aldiz, kalean lo egiten duten pertsonen kopurua eta egoera jakiteko “Kale Gorrian” ekintzan parte hartu du. Denera, 5 lagun topatu dira. Ekintza burutu ahal izateko beharrezkoa eta eskertzekoa izan da boluntarioen parte hartzea. Denera, Errenterian 22 boluntariok eman dute izena: herriko gizarte entitateetakoak, boluntario berriak eta duela bi urteko kontaketan parte hartu zutenak.

Metodologia

SIIS-ek, Ikerketa eta dokumentazio sozialen Fundazioak, bi urtetik behin eta gau berean kontaketa egitea proposatzen die proiektuan parte hartu nahi duten udalei. Horretarako, ordutegi zehatz batean (22:00-02:00) eta boluntarioei esker taldeka kalean lo egiten duten pertsonak kontatzeko, eta ahal izanez gero, haiek duten egoeraren berri jasotzeko. Era berean, gizarte baliabideetan lo egiten dutenak ere kontatu dira.

Aurtengo kontaketa urriaren 18tik 19rako gauean izan da. Gainera, parte hartuko duten pertsona boluntarioek aurreko asteko asteazkenean formazioa egin dute.

Azken batean, helburua da EAEko hiri eta herri ezberdinetan gizarte bazterkerian dagoen egoeraren “argazkia” izatea. Horren azken emaitza txosten bat izango da, hain zuzen ere, fundazioaren webgunean eskegiko dutena.