Datorren astelehenean, hilak 5ean, Arragua auzoko biribilgunearen inguruan saltoki gune bat eraikitzeko hasiko diren lanak direla eta, Fanderia eta Lartzabal auzoetarako, GI-2132tik doan sarrerak aldaketak izango ditu ondorengo moduan:
· GI-2132tik, aipatutako auzoetarako sarrera, Jorge Oteizako ibilbidetik egin beharko da, Erramun Astibiara doan biribilguneraino joanda, eta handik Fanderia eta Lartzabal auzoetara sartuz.
· Topoaren ibilbideko tutelaren inguruko biribilgunea trafikoari itxita egongo da.