Aurten ere, Orereta Ikastolak 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak antolatu ditu ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte.
Nahi duten familia guztiei zuzenduta daude udalekuak, ez ikastolakoei bakarrik; eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 13ra arte.
Goizez egingo diren saioetan, bi urteko haurrak Orereta Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira; gainontzekoak, berriz, Añabitarten.
Informazio gehiago eta izen-ematea, esteka honetan.