Arabako Biraren 14. etapa egingo du Urdaburuk larunbat honetan

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren 14. etapa egingo du datorren larunbatean, apirilaren 20an.

Ibilaldia Lalastran hasi eta San Lorenzo ermitatik, Recuenco gailurretik eta La Horca gainetik igaro ondoren, San Martin de Losan amaituko dute. 6 ordu inguruko zeharkaldia izatea aurreikusten dute.

Etaparen xehetasunak Urdaburuko web orrialde honetan kontsulta daitezke.

Irteera 7:30ean izango da, Zumardiko autobus geltokitik (Panier), eta 7:45ean Aritzetatik.

Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara; 943527879 telefonora deitu, egun eta ordu berean; edo honako formularioa bete.