San Marko gotorlekuak Dantz Point topaketa bat hartuko du abuztuan

Argazkia: Dantz Point

Asteburu honetan hasi da Dantz Pointen edizio berria, musika elektronikoko ekitaldiak eta kontzertuak eskaintzen dituen proiektua, musika abangoardista eta ondare-balio handiko espazioak uztartzen dituztena.

Denboraldi honetako lehenengo saioa Lasarte-Orian izan zen joan den larunbatean, eta datozen hilabeteetan Gipuzkoako hainbat herritan Dantz Pointeko ekitaldiak egingo dira.

Horrela, abuztuaren 31n musika elektronikoa izango da protagonista San Marko gotorlekuan.

Xehetasunak aurrerago emango dira.