Errenteria Hiriko Txirrindularitza Saria gazte mailan igandean erabakiko da

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2012-03-06 | 0

Martxoaren 11n, igandean, Errenterian burutuko da Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean antolatzen duen “Gazte Mailako Errenteriako Hiria XXIX Txirrindularitza Saria”. Proba 16,30etik aurrera burutuko da.

Irteera eta Helmuga Nafarroako Etorbidean izango da, Agirre Lehendakaria Plaza parean.

Lasterketak 70 kilometroko zirkuitua izango du, Errenteriatik hurbil dauden errepideetan zehar, Gaintxurizketako Gainera bitan igotzea barne, gutxi gorabeherako 70 kilometro horiek osatzeko.

Luxuzko parte-hartzea espero da, aurten jubenil mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango baitira, eta horien artean, zalantzarik gabe, Errenteriako Bruesa izango da. Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteko txirrindulariek lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute.

Probaren amaieran irabazleei garaikurrak emango zaizkie.

No comments yet.

Utzi erantzuna