Mari Carmen Márquez: “Krisia niretzat bizitza guztirako da”

Mari Carmen Márquez eta bere familia bolada latz bat bizitzen ari dira. Beraungo familia hau etxebizitza galtzear dago hipoteka ezin izan dutelako ordaindu. Mari Carmenen gurasoak oso adinduak dira eta osasun arazoak dituzte gainera. Alaba, bere gurasoen hipoteka ordaintzen saiatu eta gero, 180.000 euroko zorrarekin geratuko da. Udalbatzarrak bere familiaren kaleratzearen kontrako mozio bat onartu zuen azken bilkuran. Bideo honetan bere ahotik zuzenean entzun dezakezute bere istorioa.