Zintzilik irratiak atal informatibo berri bat jarri du martxan udalbatzarren inguruan

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal antolamendua 2012-03-06 | 0

Zintzilik irratiko Erretegia informatiboetan atal berri bat ireki dute hileroko azken asteazkenean burutuko dena aurreko egunean egiten ohi den udalbatzaren inguruan eztabaidatzeko. Horretarako, udal korporazioko norbaitekin solasaldi bat antolatuko dute. Pasa den asteazkenean Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia izan zen elkarrizketatua.

Saio honetan Errenteriako Ezkerreko zinegotziari Mari Carmen Markezen familiaren kaleratzearen aurka aurkeztutako mozioaz galdetu zioten eta baita aurki martxan jarriko den Lurraldebus txartel bakarrari buruz eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan baja emateko erabakiaz ere.

Modu berean, alderdi ezberdinetako zinegotziek eta udal teknikariek batera burututako parte hartze tailerrei buruz mintzatu ziren. Ingurumenari dagokionez, Lezo eta Pasaiako udalerriek hondakinak murrizteko martxan jarritako ekimenei buruz iritzia emateko eskatu zioten eta Errenteriako Udalak atez-ateko bilketaren inguruan zer pentsatzen duen galdetu zioten ere.

 


 

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna