Nekane Jurado ekonomilariak “Krisiaren irteera: ekosoziofeminismoa” hitzaldia eskainiko du Errenterian

Nekane Jurado ekonomilariak datorren asteko asteazkenean, hilak 28, 17:30etan Reina Aretoan krisiaren inguruko hitzaldia emango du “Krisiaren irteera: ekosoziofeminismoa” izenburupean. Sarrera librea izango da.

Hitzaldia antolatu dute auzoetako emakume elkarteek eta berdintasunerako kontseiluak. Esteka honetan ekitaldiko kartela ikusi dezakezute:

http://www.errenteria.net/eu/ficheros/14_9988eu.pdf