Astelehenetik aurrera txartel bakarra erabili ahal izango da autobus urbanoetan

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana 2012-04-12 | 1

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoak funtzionatu dezan beharrezko den makineria jarria dela jakinarazi du Udalak eta datorren astelehenetik aurrera, apirilak 16, bidaiak txartel honen bitartez ordaindu ahal izango dira.

Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, Lurraldebus irudian txertatuak baldin badaude. Eta etorkizunean, baita sistema honetara atxikitzen diren trenbideetan ere.

Txartel hau ateratzea 5€ kosatuko zaio erabiltzaileari. Erabiltzaileak bidaiak Gipuzkoako Txartel Bakarrarekin ordaintzen dituenean, Errenteriako Udalak erabiliko duen tarifa irizpidea bidaiako 0,58 € izango da. Behin behineko bidaiaren prezioa (dirutan ordaintzen denean) 1,10 €koa izango da.

Bidaiaren kitapena sarreran egingo da (Donostia, Arrasate, Irun eta Hernanin bezalaxe). Makina berrietan Talde Berezietarako txartelak ere aurrikusi dira, Lurraldebusen bezalaxe:

1. 10 urtez azpiko haurrek doan bidaiatuko dute.

1. 10 eta 24 urte bitarteko gazteek (10 urte betetzen dituzten egunean hasi eta 24 betetzean bukatuz) %20ko bonifikazioa dute birkarga egiterakoan.

2. 65 urtez gorakoek %20 bonifikazioa dute

3. %65 edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenek %20 bonifikazioa dute

4. Soziala, Oinarrizko errenta edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Politika sozialerako departamentuak emandako osagarriak dituztenek %100eko bonifikazioa birkargan.

Txartel hau baimendutako establezimenduetan eman eta birkagatuko da, horretarako erakusgarri izan behar dute identifikatzaile hau:

Astelehentik aurrera, bitarteko epe bat zabalduko da, maiatzaren 31n amaituko dena, eta epe horretan txartel bakarra nahiz gaur egunerarte erabili izan ditugun kartoizko bonobusak erabili ahal izango dira.

Egungo bonobusak (bonobusa, eskolako bonobusa eta soziala), apirilaren 30 arte salgai egongo dira, eta erebiltzaileei horietako gehiegi ez metatzeko gomendatu die Udalak, izan ere, maiatzaren 31tik aurrera, diru trukean aldatzeko aukera baino ez dute izango Herribus enpresaren bulegoetan.

No comments yet.

Utzi erantzuna