Olatu talkak energiaz beteko du Errenteria

Larunbatean Errenteriara helduko den Olatu talkak energiaz blai egingo du herria. 19:00etatik 21:00etara kontzertu eta emanaldi irekiak izango dira Errenterian zehar, kaleak jai-giroz eta kulturaz betez.

Egitaraua

19:00etan Xabier Olaskoaga Plazatik abiatuko dira: Amulleta Danborrak, Lagunak Txaranga, Ereintza, Iraultza eta Errenteria Musikal Dantza taldeak, Dultzaineroak, Trikitilariak, Txistulariak, Muxikoak (Beti Prest taldea), Zozongo Batukada.

Talde guzti hauek Xabier Olaskoaga Plaza izango dute abiapuntu eta herriko puntu ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak. Horrela, Alaberga, Niessen eta Matxaingo errotondak, Esmalteria Plaza, Lekuzarra, Xenpelar Kutur Etxea, Franciso Gascue eta Zumardi txiki eta Biteri txiki eszenatoki bilakatuko dira errenteriarren gozamenerako.

Aldi berean, herriko hainbat gunetan ondorengo kontzertuak burutuko dira:

Aldi berean, herriko hainbat gunetan:

19:00etan Parrokiako eskilaratan. Txalapartarien emanaldia.

19:00etan Beheko Kalean. EMTEren emanaldia.

19:15ean Biteri Txikin. Errenteria Musikalen emanaldia.

Esmalteria Plazan. Xanti eta Maialen Erraldoiak eta Buruhandiak.

19:30ean Mikelazulon. Andra Mari Abesbatzaren emanaldia.

19:45ean Xenpelar Etxean. Xenpelar Bertso Eskolaren emanaldia.

19:50ean Zumardian. Errenteriako Musika Kultur Elkartearen emanaldia.

20:15ean Biteri Txikin. Errenteriako Musika Kultur Elkartearen emanaldia.

20:30ean Mikelazulon. Landarbaso abesbatzaren emanaldia.

20:50ean, Herriko Plazan talde GUZTIAK elkartuko dira, eta ikuskizun parerik gabea eskainiko digute J.Uruñuela musikariaren “Euskal Musikaren Gorespena” lagun hartuta.

Olatu talkan parte hartuko duten taldeak:

Amulletako Danborrak, Andra Mari Abesbatza, EMTE, Ereintza Dantza Taldea, Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Errenteria Musikal (Udal Musika-Dantza Eskola), Dultzaineroak, Trikitilariak, Txistulariak, Iraultza Dantza Taldea, Lagunak Txaranga, Landarbaso Abesbatza, Muxikoak (Beti Prest), Txalapartariak, Xanti eta Maialen Erraldoiak eta Buruhandiak, Xenpelar Bertso Eskola, Zozongo batukada.