Udal kirol instalazioetako jarduerak ezagutarazi nahi dituzte “abonatuaren orduarekin”

Kirola 2012-05-15 | 0

Udal kirol instalazioetan antolatzen diren jarduerak ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, Serviocio SL-rekin lankidetzan, “abonatuaren orduaren” hurrengo klasea antolatu du. Klase hori “CROSS FIT”-ekoa izango da eta maiatzaren 19an, larunbatean, bi txandetan emango da. Lehenengo saioa 10,30ean izango da eta bigarrena, berriz, 11,30ean. “Cross Fit”-eko klase bat emango da Fanderiako zelai artifizialean (euria eginez gero Galtzarabordako Kiroldegiko gela batean burutuko da).

Dohainik izango da Udal Kirol Patronatuko abonatuentzat. Plaza mugatuak izango dira, 15 pertsona apuntatu daitezke.

“Cross Fit”-a indarreko programa eta gertaera fisiko totala da, kondizio fisikoaren hobekuntzan oinarritzen da. Erresistentzia kardiobaskularra nahiz muskularra, indarra, flexibilitatea, potentzia, abiadura, bizkortasuna, eta abar lantzen dira. “Cross Fit”-ean erabiltzen diren ariketa mota guztiak funtzioanalak dira (hau da, eguneroko mugimenduak: salto egin, gauzak jaso, makurtu…) eta intentsitate handietan eta iraupen motzetan gauzatzen dira. Entrenamendu honen programazioa kreatiboa eta era ezberdinetakoa izaten da, entrenamendua motibazio pertsonala eragiten du.

Izen-ematea Fanderiako eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretan egin daiteke. Informazio gehiago ondoko telefonoetan: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) eta 943.34.44.23 (Fanderia).

 

No comments yet.

Utzi erantzuna