Udal polikiroldegietan urtean zehar egiten diren jardueren erakustaldia, ostiralean

Datorren ekainaren 15an (ostirala) ikasturtean zehar Errenteriako Fanderiako eta Galtzarabordako instalazioetan egiten diren jardueren urteko erakustaldia burutuko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian.

Erakustaldiari arratsaldeko 17,30ean emango zaio hasiera, “Dantza Eskola”ren jarduerarekin. Ondoren, “Bailes de Salón”, “Box Tonic”, Atzegi, Karate eta Gimnasia Erritmikoko ikasleak arituko dira.

Sarrera dohainik da, eta Errenteriako Kiroldegiko Kirol Pistan izango da.