Bar Vivaldi Otis eta Desira Café taldeek irabazi dute futbol 7ko udal txapelketa

Kirola 2012-06-18 | 0

Aurreko igandean, ekainaren 10ean, amaitu zen “Errenteriako Udal Kirol Patronatua – Futbol-7 Torneoa”ren X. edizioa, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatua.

Aurtengo edizioan 3. fasean “Bar Vivaldi Otis” taldeak garaitu du, eta 2. tokian “Desira Café” taldea geratu da. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazleak “Desira Café” eta “Gailur Taberna” izan ziren, eta txapeldunorde “Amets Pub” (1. fasea) eta “Bar Vivldi Otis” (2. fasea) geratu ziren.

Hori dela eta, esan daiteke “Bar Vivaldi Otis “ eta Desira Café” izan direla maila lehiakor handiena erakutsi duten taldeak, txapeldun edo txapeldunorde izan baitira lehiaketaren hamargarren edizioaren hiru faseetako bi faseetan.

Edizio honetan 50 taldek eta 1000 jokalari inguruk hartu dute parte eta urritik ekainera bitarteko iraupena izan du. Guztira 675 partida jokatu dira Fanderia eta Beraungo Udal Zelaietan.

No comments yet.

Utzi erantzuna