Helduentzako udarako prestatutako udal kirol jardueren zerrenda argitaratu dute

Kirola 2012-06-18 | 0

Dagoeneko eskura dago uda honetarako udal kirol instalazioetan helduentzat antolatu diren kirol jardueren zerrenda.Denboraldi honetan, eta berrikuntza gisa, kuota bakar bat ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan “Kirolkide Uda 2012” izenarekin programatu diren jarduera guztietan parte hartzeko.

Hainbat jarduera programatu dira astelehenetik ostegunera, 45 minutuko saioak eginez. Jarduerak ekainaren 20an (asteazkena) hasiko dira, eta hilabeteko iraupena izango dute, hau da, uztailaren 20 arte. 23,71.-euro ordainduta hainbat jardueratako klaseetara joan daiteke mugarik gabe, hala nola Tonifikazioa, Pilates, Ciclo Indoor, Stretching eta Gap., besteak beste.

Izena emateko gutxieneko adina 16 urte dira. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzaraborda (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harreretara jo eta Udal Kirol Patronatuaren web orrian.

No comments yet.

Utzi erantzuna