Golden Apple Quartet-ek Niessen Kulturgunean ospatuko du bere 25. urteurrena

“Momentu egokia zen Golden Apple Quartet taldeak 25 urte  betetzen zituela ospatzeko. Gizon ”helduak” eta arduratsuak bihurtu aurretik, gure ordurarteko bizipenak kontatzea erabaki genuen”; hortik dator ikuskizunaren izenburua: “Erase una vez…Los Golden”, abenduaren 9an, igandearekin, arratsaldeko 20:00etan emango dena.

Ikuskizun musikal honek ipuin baten formatoa hartzen du; off-eko ahots batek, taldekideekin batera aritzen den bitartean, azken urteotan eszenatoki gainean bizi izandakoa kontatzen du. Bertan ikusleak taldeak dituen saiorik ezagunenak (Telebistari esker) edota beste batzuk guztiz berriak ikus ditzake. Honetaz gain, gidoi batek ongi lotuta dituen sketch-ak antzeztuz eta besaulki-patioa jai bihurtuz lau lagun hauek izango ditugu.

Sarrerak, 12 euroan, ekitaldiaren astean salgai  izango dira astearte eta ostiralean: 18:00etatik 20:00etara eta asteazkenean 11:00etatik 13:00etara eta emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago.