Banka etikoari buruzko solasaldia gaur Reina aretoan

Gaur abenduak 3, 19:00tik aurrera  Banka etikoari buruzko solasaldia izango da Reina Aretoan. Zehazki Fiare proiektuaren aurkezpena egingo da Fiareko zuzendari Peru Sasia eta Oarsoaldeko tokiko taldeko Beñat Irasuegiren eskutik.

Solasaldian ondorengo gaiak landuko dira:

  • FIARE proiektua eta Banku Etikoak
  • FIARE proiektuaren helburua
  • Oinarri soziala eta erakunde parte-hartzaileak
  • FIARE-Banku Etikoaren egungo operatiba
  • Banku Etikoko Europar Kooperatiba baterantz
  • FIARE eta Proiektuan interesa duten pertsona eta Erakundeen parte-hartzea
  • FIARE Errenterian
  • Mahai-ingurua

Azken asteetan Errenteriako Udala Fiare proiektuko bazkide egin da, duela hilabete batzuk udalbatzarrean hartutako erabakia jarraituz.