Gabonetako txikientzako programa aurkeztu dute

Beste urte batzuetan bezala, Errenteriako Udalaren Gazteria Departamentuak txikientzako hainbat jarduera antolatu ditu.

Jarduerak batez ere Merkatuzarren (Jose Luís Caso Aretoa) eta Niessen Zinemetan gauzatuko dira eta honako hauek izango dira:

Gabonetako ludoteka: abenduaren 24, 26, 27, 28, 29 eta 31n eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean, goizez eta arratsaldez (11:00 – 13:00 eta 16:30 – 19:30). Abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, ordea, ludoteka goizez bakarrik izango da (11:00 – 13:00).

Goizeko saioetan asmoa da haurrek ezagutu ditzatela Gabonak nola bizi dituzten munduko beste beste batzuetan. Arratsaldeko saioetarako aurreikusitako jarduerak honakoak dira: jolasak, ingurumeneko tailerrak, dantza, musika… etab.

Ludoteka 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Era berean, aurten eta berrikuntza gisa 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako gunea prestatuko da, eta haur horiek uneoro heldu arduradun batek lagunduta egon beharko dira.

1. Haurrentzako eta gazteentzako zinema Niessen Zinemetan. Abenduaren 27an, 11:30etatik aurrera “Asterix eta Obelix , maiestatearen zerbitzura“ filma emango da eta urtarrilaren 3an, 11:30etan, “Vicky Bikingoa eta Thor-en mailua”. Bi filmak euskaraz izango dira eta interesaturik daudenak Merkatuzarreko Gabonetako ludotekara joan beharko dira gonbidapenak jasotzera, ludoteka irekita dagoen ordutegian.

Filmak ikusteko gonbidapenak Jose Luís Caso Aretoan (topoaren aurrealdean) banatuko dira, eta era honetan izango da: abenduaren 24an eta 26an, 27ko emanaldirako; eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 2an, urtarrilaren 3ko emanaldirako. Ordutegia: 11:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 19:30etara, abenduaren 24an izan ezik, goizeko ordutegian soilik banatuko baitira (11:00etatik 13:00era).

Jarduera hori 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da eta bertan ez da izango begiralerik haurrez arduratzeko, eta, hortaz, haietaz arduratuko den helduren batekin joan beharko dira.

Filmak horiek emateko bi areto prestatuko dira. Eta, emanaldia hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira.

Era berean, abenduaren 23an, 17:00etarik aurrera, Olentzero eta Mari Domingi Madalena ermitatik Herriko plazara iritsiko dira, eta haurrek Olentzero bertan izateaz gozatuko dute eta opari eskaerak ere egingo dizkiote.

Abenduaren 24an, 11:00etan, Olentzerorekin batera kaleetan zehar ibiliko gara.

Egun horretan bertan, 18:30etatik aurrera, Olentzerorekin batera herriko kaleetan zehar gozatuko dugu Herriko plazara iritsi arte. Iluntzeko 20:30etan herriko hainbat Olentzero batera iritsiko dira Herriko plazara.

Azkenik, urtarrilaren 5ean, 18:00etatik aurrera, herriko kaleetan barrena Erregeak ikusi ahal izango ditugu, eta 19:00etan ohiko harrera izango da Merkatuzarreko Jose Luís Caso Aretoan. Aukera horren alde egin dugu, jende ilaran itxoiten ari direnak aterperik gabe egon ez daitezen..