Plaza libreak haurtxoentzako ikastaroetan

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du plaza libreak daudela Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekuan antolatzen diren ur ingurunean hasteko haurtxoentzako ikastaroetan.

Urtebete eta 2 urte dituzten haurtxoek plaza libreak dituzte ostiral eta larunbateko ikastaroetan, eta hiru urteko haurrek, berriz, astelehenetik ostiralera bitarteko ikastaroetan dituzte plaza libreak

Ikastaro hori eman ahal izateko igerilekuak hainbat baldintza bete behar ditu. Hori dela-eta, jarduera horiek Galtzarabordako Kiroldegian baino ez dira eskainiko; izan ere, instalazioak ikastaro mota horiek emateko egokitu dira: igerileku txikiaren tenperatura igo egin da , 31 gradutara, haurtxoen beharretara egokitzeko eta aldageletan ere haurren aldalekuak jarri dira.

Ur jarduera horien bidez haurrei uretan esperientzia berri eta atseginak bizitzeko aukera ematen zaie. Jarduera horiek oso giro erlaxatu eta positiboan burutzen dira eta horrek onura handia egiten die haurtxoei. Aldi berean, gurasoek seme-alabarekin harreman afektiboak sendotzeko aukera dute, saioetan aktiboki parte hartzen baitute.

Jarduera horietako bakoitzean libre dauden plaza horien gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (tfno. Zkia.: 943.44.96.90).