Liburuaren Eguna ospatuko dute ludoteka eta gaztelekuetan

ludoteka

Bihar, apirilaren 23, ospatuko den Nazioarteko Liburuaren egunaren harira, udal ludoteketan liburu bana sortuko dute haurren artean. Ludoteketako erabiltzaileek ipuin bat asmatu eta eskuz eginiko liburuetan idatziko dute, gero. Liburu berriak ludoteketetan txandakatzen joango dira, haur guztiek euren eta besteen liburuak irakur ditzaten.

Gaztelekuetan berriz, erabilitako liburuak jasoko dituzte. Bildutako liburuak apirilaren 24an,Fanderiako plazara eta 25ean, Beraungo Pablo Solozabal plazara eramango dituzte bertan daudenen artean banatu edo trukatzeko. “Liburu bat ezin da hiltzen utzi” lelopean, irakurlezaletasuna eta erabilitako liburuen trukea sustatu nahi dute.

Bestalde, herriko hainbat etxeetako postontzietan liburuak utziko dituzte, bizilagunek irakurri eta  beste postontzi batzuetan utz ditzaten.