Padel express torneoa Fanderian

Errenteria_03_Padel.jpg

Maiatzaren 11n, Fanderiako Padel-pistetan, “12 orduko Padel Torneoa”  burutuko da.

Torneoa 10:00etan hasiko da. Guztira 16 bikotek parte hartu ahal izango dute, 4 taldetan bilduta. Lehen bi sailkatuak koadro nagusira pasatuko dira eta azkeneko biak kontsolazio koadrora.

Parte-hartzaile guztiek jokatuko dituzte, gutxienez, 4 partida (3 taldekako fasekoak eta partida 1 final laurdenetakoak). Partidak guztira 6 jokuko set batera lehiatuko dira, eta berdinketa izanez gero, “Tie Break” bidez erabakiko da.

Parte hartzeko, Errenteriako udal kirol instalazioetako bazkide diren pertsonek 5 euro ordainduko dituzte eta harpidedun ez direnek 10 euro. Irabazleek garaikurra jasoko dute eta parte hartzen duten bikote guztiek 3 padel pilota jasoko dituzte. Gainera, 2 YonaX pala zozketatuko dituzte.

Izena-emateko epea irekita dago kirol instalazioetako harreretan; Galtzarabordako Udal Kiroldegian (943 449690) eta Fanderiako Udal Igerilekuetan (943344423).