Aiako Harria Kontserbaziorako Eremu Berezia izendatu dute

añarbeErrenteriako Udalaren Mendi eta Ingurumeneko Departamentuak bere poza adierazi nahi du jendaurrean. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Aiako Harria Kontserbazioko Eremu Berezia (KEB) izendatzea. Kontserbazioko Eremu Bereziek komunitatearen intereseko habitat natural eta erdi naturalak babestea dute helburu, bitxiak eta ahulak izateagatik edo bertako fauna eta florarentzako oinarrizko eginkizuna betetzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak, Kontserbazioko Eremu Berezien 92/43 EEE Zuzentarauak eskatzen duena betetzeko, eremu horren azterketa sakonagoa egin du eta komunitate eta lurralde mailako intereseko habitaten banaketaren eskala irudikatu du. Era berean, Aiako Harriak berezkoa duen fauna eta floraren banaketa eta kontserbazio egoera aztertu du. Izan ere, babes bereziko araudia behar duten habitat eta espezieak dira.

Izendapenak Añarbeko Herri Basoan ere eragingo du. Basoaren jabetza Errenteriako Udalarena da. Han dago Gipuzkoako hariztirik handiena eta bertan bizi dira mehatxatutako fauna basatiaren espezie asko. Gainera, Añarbeko urtegiaren arroaren babes ahalmena ere zabaltzea ere suposatuko du izendapenak.