Erretiratuen Elkarteak oso pozik “Ateak zabalduz” parte-hartze astearekin

Errenteriako Erretiratuen Udal Elkarteek, “Acoge” taldeek eta Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatuta, “Ateak zabalduz”  parte-hartzearen astea ospatu zen maiatzaren 13tik 17ra.

Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea izan zen eta horretarako egitarau zabala prestatu zuten.

Erretiratuen Elkarteek oso modu positiboan baloratu dute astea eta datorren urtean ere “errepikatzeko gogoz” agertu dira. Bazkideen parte hartzearekin eta baita gainontzeko herritarren erantzunarekin ere oso pozik daude: “guztira 1660 pertsona pasa ziren Merkatuzarretik astearen amaieran”.