Zabalik da Madalenetan postuak jartzeko izen emate epea

Madalenetako postuakErrenteriako Udalak jakinarazi nahi du herriko jaiak ospatzen direla eta egitura gabeko salmenta ibiltari postuak esleitzeko izen emate epea ireki duela. Hau horrela, eskaerak ekainaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan.

Postu hauetan ezingo da saldu inolako janari ez edaririk eta indarrean dagoen araudia bete beharko dute. Gainera, ezingo dira bi metro lineal baino luzeagoak izan.

Esleipena egiteko zozketa uztailaren 1ean egingo da goizeko 10:00etan Udaltzaingoaren Egoitzan eta esleipendunak dagozkien tasak ordaindu beharko dituze uztailaren 10a baino lehen. Hala egiten ez badute postuari uko egiten diotela ulertuko da.