“Ontziratu zaitez” kanpainaren barruan plastikozko ontziak banatuko dituzte datozen egunotan

ontziratu zaitezErrenteriako Udalak eta Kutxa-Ekoguneak “Ontziratu zaitez” izeneko kanpaina berezia abian jarri dute, Oarsoaldeko gainerako herriekin batera harategi eta arraindegietan hondakin gutxiago sortzeko.

Ekimenaren asmoa herritarren artean plastikozko ontzi berrerabilgarriak banatzea da erosketak egiterakoan erabil ditzaten, dendarentzako onuragarria izateaz gain, ingurumena eta osasun publikoarentzat ere hala izan dadin.

Errenterian datozen egunotan egingo dute ontzien banaketa:

  • Ekainaren 23, igandea, 10:00etatik 14:00etara Beraungo azokan.
  • Ekainaren 24, astelehena, 10:00etatik 14:00etara Gamon Zumardiko asteleheneroko azokan.
  • Ekainaren 28, ostirala, 10:00etatik 14:00etara Xabier Olaskoaga plazan.