San Juan bezperako soka dantza iruditan

Pasa den igandean, ekainaren 23, San Juan bezperako ohiko soka dantza izan zen ikusgai Herriko plazan. Bertan, Ereintza dantza taldeko kideek alderdi guztietako udal ordezkariak izan zituzten dantza-lagun, lehendabizikoz.

Hainbat eta hainbat herritarren aurrean, dantzariek eskutik helduta sortzen duten soka sinbolikoan parte hartu zuten zinegotziek eta guztien artean, Julen Mendoza alkateak bakarka ere egin zuen dantza.

Soka-dantza

Soka-dantza_2

Soka-dantza_3

Soka-dantza_4

Soka-dantza_5

(Bideoa eta argazkiak: Beñat Irasuegi)