Oarsoaldeko Udalek antolatutako I. Logo Lehiaketaren erakusketa

LOGO FIESTAAA!!con bocadillo vectorialJaietan parekidetasuna bultzatzeko logo lehiaketa antolatu zuten Oarsoaldeko Udalek udaberrian.

20 emakumek eta 11 gizonek hartu zuten parte lehiaketan eta orotara 80 lan aurkeztu zituzten. Guztietatik Yolanda Arregi Salinas zarauztarren lana hautatu zuen epaimahaiak: “Irabazlea aukeratzeko aniztasunaren aldeko errespetua irudikatzea, emakumeen parte-hartzea sustatzea, indarkeria matxistari aurre egiteko elkartasuna bultzatzea eta herritar guztientzako gozagarria izango den jai giroa aldarrikatzea izan dugu kontuan”.

Logo irabazlea Oarsoaldeko jaietan erabiliko da hainbat euskarritan, esaterako, kamisetetan, banderatxoetan, orratzetan…

Lan guztiak Xenpelar Etxean egongo dira ikusgai uztailaren 1etik 13ra, 17:30etik 20:30era.